Albisteak

 
Lekeitioko Udalak 2017ko aurrekontu proposamena aurkeztu du, gaur, azaroak 25 Ogasun batzordean. Datorren urterako Udalak 7.801.103,00 euro izango ditu (Iaz, 8.088.848,00 euro.)

Udal Gobernuak lanean jarraituko du 2017ko aurrekontuekin oinarrizko eta kalitatezko zerbitzuak bermatu eta mantentzeko. Hau horrela, arlo edo sailetan 2016ko aurrekontu bera mantentzearen apustua egingo du. Baita prezio publikoak eta udal tasak igoera barik mantentzearena ere.
 
Inbertsioei dagokienez, alkatetzarako aurkeztu zen programan oinarritzen jarraituko du Udal Gobernuak, hartutako konpromesuak betetzen joateko. Beraz proposamena ildo horretatik doa.

Hala ere,  Udala buru belarri arituko da eta iadanik badabil, 2017rako proposatutako inbertsioetatik aparte, beste inbertsio batzuk aurrera ateratzeko.

Inbertsio hauen artean, Santa katalina paseoaren bigarren fase bat, merkatu plazako behenganea, Eskoletako leihoen bigarren fasea, Isuntza Arraun elkarteko teilatua / Zita hoteleko terraza konpontzea, San Andrés auzoko proiektua, Mendieta ontziolako proiektua, gazteguneko igogailuaren konpoketa, Lekittarrentzat uda sasoian aparkalekuak ziurtatzeko sistema martxan ipini, Kirol instalakuntzetan inbertsioak, HAPO, e.a…

Bestalde, Udal gobernuak herritarren ekarpenak, iritziak, proposamenak jaso nahi ditu hauek ere kontuan izateko urteko plangintza egiterakoan, partehartzea eta  gardentasuna bultzatuz, “Lekeitio zeure erara” eraikitzeko.

“Udaletik” aldizkaria, etxe guztietara helduko da 2017ko aurrekontu proposamena azaltzen. Aurrekontu proposamena Udaleko web orrialdean (www.lekeitio.eus) ere eskuragarri izango dute herritarrek.

Beraz, Lekeition erroldatuta  daudenak  eta  adin nagusikoak direnak , abenduaren 22ra arte aurkez ditzakete beraien ekarpenak Udaleko edozein bulegotan, web orrialdean www.lekeitio.eus, partehartzeko udal e-mail helbidean (partehartzea@lekeitio.eus) edota whatsapp bidez (656702508).

Ondoren, ekarpenak egin dituzten herritar guztiei hamar egunen buruan erantzungo zaie. Udal Gobernuak proposamenak baloratu eta abenduaren azken astean Ogasun Batzordea deituko da.

Urtarrilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan Azkue Aretoan herritarrei aurrekontuen inguruko azalpenak emango zaizkie batzar zabal baten. Bukatzeko, printzipioz, urtarrilaren 12an Udalak Osoko Bilkura deitzeko asmoa dauka bertan aurrekontuak eztabaidatu eta, ala badagokio, hauek onartzeko.

Lekeitioko Udalak egiten duen proposamena, ondokoa da. Guztira: 7.801.103,00€

Pertsonala eta udal antolamendua 3.193.617,94€
Beste batzuk  (gastu arrunta, herriaren egunerokotasunekoak) 1.033.891,86€
Herri lanak, eraikinen mantenimendua eta ingurumena 836.393€
Kredituak edo zorra 553.960€
Inbertsioak/ Hirigintza 547.145€
Kultura   452.447€
Kirola   415.031€
Hezkuntza, haurtzaroa eta gaztetxoen aisialdia 310.883,20€
Garapen ekonomikoa 226.091€
Gizarte Zerbitzuak (Gizarte Zerbitzuetako zerbitzu orokorrak, aholkularitza juridikoa, urgentzi egoerak, oinarrizko gizarte zerbitzuak eta eskuhartze zerbitzuak Lea  Artibai Amankomunazgoaren bidez. Beraz mankomunitateko gastua, 83.848,08 euro, honi gehitu behar zaio) 86.875€
Euskera   74.718€
Parte hartzea eta herritarrekin komunikazioa 25.550€
Gazteria   22.500€
Berdintasuna   22.000€