Albisteak

 

Lekeition 3.sektoreko hainbat elkartek dihardute lanean urteetan zehar. Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate sailak, 3. Sektoreko mahai bat osatu zuen bai elkarteen euren artean eta baita Gizarte Zerbitzuekin harremana sendotzeko eta elkarlana sustatzeko asmoz.

Mahaia Fekoor, Gorabide, Cáritas, Gurutz Gorria, Banco de Alimentos eta Avifes elkarteek osatzen dute.

Mahaiak dituen helburu orokorrak, besteak beste, ondokoak dira:

  • Herrian ditugun elkarte ezberdinak herritarrak ezagutzea. Zer diren, zer egiten duten,…
  • Elkarte ezberdinen arteko harremanak indartzea eta programa eta proiektu ezberdinen berri izatea mahaikideek.
  • Elkarteko bezeroentzat, hau da, gure herritarrentzat, babesa eskeini eta ikusgai jarri beraien egoerak eta horretarako  tarteak sortzea
  • Bolondresak lortzeko dituzten zailtasunak aztertzea eta konponbide posibleak aurkitzea 

Mahaiak hartu du bere ibilbidea eta hurrengo pausua orain arte landutakoa herritaratzea da. Horretarako alde batetik, martxoan zehar astearte eta ostegunetan hitzaldi ziklo bat antolatu du Udalak elkarteek euren erakundea aurkeztu eta dauzkaten ekintza/programa/zerbitzuak ezagutzera emateko eta bestetik, apirilaren 2an gizarte arloko elkarte ezberdinak ezagutzeko azoka bat egongo da plazan. Era berean ekintza hauek elkarte ezberdineko bolondresak eta partaideak elkar ezagutzeko ere bide bat izango dira.

 

EGITARAUA

 

HITZALDI ZIKLOA

 

Aurretik aipatutako hitzaldi sorta Kultur etxeko Azkue Aretoan izango da martxoko astearte eta ostegunetan. Hitzaldi zikloa datorren asteartean, martxoaren 7an hasiko da.

Hona hemen hitzaldien egitaraua:

 

  1. Gurutz Gorria, martxoak 7

Gaia: Gurutze gorriko zerbitzu ezberdinen aurkezpena (prebentzioa, gizarte eta itsasokoak )

  1. Acambi- Bularreko minbizia Bizkaiko elkartea , Martxoak 9

Gaia: Bularreko minbizia arin detektatzeko bidea

Hizlaria : Elena Cintora medikoa Basurtoko ospitaleko radiologa

  1. Alzheimer , Ondarroako taldea, Martxoak 14

Gaia:Alzheimerrarekin bizi

Hizlaria: Koldo Aulestia

  1. Avifes (Senideen eta gaixotasun mentalaren Bizkaiako elkartea)

Martxoak 16

Gaia: Avifes  zerbitzu ezberdinen aurkezpena

  1. Banco de Alimentos  Bizkaia – martxoak 21
  2. Caritas , Martxoak 23

Gaia: Pertsona nagusien bakardadea

Hizlaria: Pili Castro

  1. Fekoor elkartea (gutxitasun edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonak) Martxoak 28
  2. Gorabide Bizkaiko elkartea  martxoak 29

Gaia: Goratu programaren aurkezpena

  1. Ardora ( Alcoholicos Anónimos)

Gaia. A.A funtzionamendua

     

AZOKA

Apirilaren 2an, 3.sektorea kalera aterako da, Lekeition ere badaudela ikusarazteko eta behar duten herritarrei laguntza eskeintzeko. Elkarteek postuak ipiniko dituzte herriko plazan 11:00etatik 14:00ak arte.

Elkarte bakoitzeko bolondresak eta partaideek informazioa emango dute.

Beraz,  herritarrek lehen eskuko informazio jasotzeko aukera izango dute eta baita elkarte ezberdinetako kideek elkar ezagutzeko ere.

Bestalde,  goiz guztian zehar Gurutze Gorriak uretako simulakroak egingo ditu.