Albisteak

 

Lekeitio Lea Artibaitik lehengo herri handia da proiektu honetan sartzen.

Gure istorian eta lehenengo aldiz, Lekeitioko pertsona gehienek 80 urte baino gehiago bizitzeko aukera izango dute. Bizi esperantzaren luzapena da gure inguruneko biztanleriaren zahartzearen arrazoi nagusiena. Bizitza luzeago bat baliabide oso baliogarria da, gure zahartzaroaz haratago, gure bizitza nola garatu daitekeen birpentsatzeko aukera ematen bait digu. Eta ariketa indibiduala izan zitekeen hau, ariketa kolektiboa bihurtu nahi dugu.

«Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuak, udalerria adinekoentzat komunitate adeitsuagoa bihurtu eta sustatzea, adinekoen potentziala erabiliz eta zahartze aktiborako aukerak sortuz du helburu nagusi. 

Proiektuak lau fase jasotzen ditu bere metodologian: plangintza, plana gauzatzea, egindako prozesuen ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza. Gauzatze-zikloan lortu nahi da proiektua bere egiten duten hiri, udalerri edo komunitateek beren egiturak eta zerbitzuak egokitu ditzaten, irisgarriagoak izateko eta beharrizan eta gaitasun desberdinak dituzten adinekoak aintzat hartzeko.

Lekeitioko Udaletik, gizarte bezala egin behar dugun ibilbide honetan, lehenengo pausua eman nahi da. Inklusiboa, jendartekoa, ingurune atsegin eta partehartzaileak sortzen dituena eta gizartea osatzen dugun pertsona guztien kohesioa, gure nortasunaren seinale bihurtzen dena.

Bestalde, Lekeitioko Udalak gizarte ongizate programen alde eta zehazki adinekoei zuzendutako programen alde apustu egin du beti. 

Zentzu honetan, Lekeitio Adinekoekin hiri adeitsua bihurtzea, ezinbestekoa da gure gizarteari balioa eta kohesioa eranzteko.

Bizitzen Fundazioa izango da proiektua dinamizatuko duena. Bizitzen Fundazioa 2007tik darama elkarlanean Lekeitioko Udalaren  programa ezberdinak aurrera ateraz.
Erakunde ezaguna eta errotua da Lekeition, eta hauxe da ezagutza sakona eskaintzen diona ekimen honen inguruan.

Aldundiaren esparru estrategikoarekin bat, Bizkaiko lurralde eta gizartearentzat adinekoen parte-hartzeak eta ekarpenak duten berezko balioa erabili nahi da prozesu horiek ezartzeko orduan. Are gehiago, adinekoek protagonista nagusiak izan behar dira prozesu horretan, eta gurekin lankidetzan aritu behar dira identifikatzeko zer puntu ahul eta zer abantaila dauden komunitatearen adeitasunari dagokionez, beraien ahalduntzea sustatuz.

Lekeitioko Udalak 2017an martxan jarriko duen fasea “plangintzari” dagokiona izango da, hau da, mekanismoak ezartzea adinekoek proiektua prestatzen parte har dezaten.

Adinekoek, teknikariek, toki eta udal ordezkari politiko eta komunitateko bestelako eragileek osatuko dute proiektuaren talde eragilea.