Albisteak

 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta Lekeitioko Udalak berdintasun esparruko politikekiko konpromisoa mantendu eta egonkortuko du. Zentzu honetan berdintasun politikak garatzeko behar diren baliabide ekonomiko eta humanoak indartuko dituela jakinarazi nahi du.

Biolentzia matxistarik gabeko bizitza baten alde egitea lehentasunezko helburua da udalarentzat. Horregatik, udalerrian eman litezkeen ekintza eta jarrera matxisten aurrean, prebentzio eta salaketarako eragile aktibo izango da Udala. Gainera Emakumeen parte hartze aktiboa ahalbideratzen dituzten jai edo jardun sinbolikoak, bai eta gainerako espazio sozio-kulturalak ere abian jarri, hedatu eta indartuko ditu Udalak.

Horrez gain emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten gune, ikastaro eta ekimenak bultzatzen jarraituko du Udalak. Zentzu honetan, Azaroaren 20tik 30era Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Potxuak talde feministak hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean.

  • Azaroak 20 (osteguna). Arratsaldeko 19:00etan Emakumeen kontrako erasoen inguruko laburmetraien emanaldia Azkue Aretoan. Potxuak Matxan.
  • Azaroak 25 (asteartea). Ikastetxeetan globo eta lazo moreak banatuko dira.
  • Azaroak 25 (asteartea).Kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan Eskolapean.
  • Azaroak 29 (larunbata). Euskal Zine bilerako gamaiera ekitaldian “Antzar Morea” saria banatuko da genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lanari.
  • Azaroak 30 (igandea). 13:00tan hasita kalean zehar sketch-ak “Erasotzaile eta bortxatzaileentzako mandamentuak”. Potxuak Matxan.