Albisteak

 

Lekeition lehenbiziz, Bizilagunak izeneko ekimena habian jarriko da. Ekimenak oso elkargune berezia osatuko du atzerritarren eta bertokoen arteko ezagutza sustatzeko eta haien arteko bizikidetza baldintzatzen duten aurreiritziak gainditzeko.

Helburua, azaroaren 13an, igandean, bazkalorduan, bi familia, bata bertokoa eta bestea atzerritarra, bazkaltzeko elkartzea da bietako baten etxean. Gauza bera gertatuko da Euskadiko herri eta hirietako etxe ugaritan, Bizilagunak ekimena Euskadi osoan egun berean egiten den ekimena baita.

Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Bizilagunak ekimenak harreman berriak egiten lagundu dezake, lagunak egiten bertakoen eta bizitoki berri bat topatu duten atzerritarren artean.

Ostera ere, atzerritarren eta bertokoen partehartzea sustatuko da, berdintasunean. Egunerokotik modu apalean abiatuta, Bizilagunak gizarte eraldaketarako tresna izan nahi du, gure herri eta hiriak elkarbizitzarako gune izan daitezen.

Nabarmendu behar da bazkari hauen antolaketa jende askorentzat zubiak eraiki eta baikorki aktibatzeko modua dela. Badakigu bertoko eta atzerritar jende ugari gustura hurbilduko ginatekela, baina ez dugu aurkitzen aukera edo leku egokirik horretarako. Bizilagunak aniztasunaren aldeko jarrera duen gizarte ehun hori bizkortzen errazten du. Bizilagunak gizartearen parte ere den jarrera hori ikusarazteko balio du.

Izenemateak: agurtzane-ongintza@lekeitio.eus  edota Lekeitioko udaleko bulego orokorretan

Epea:  azaroaren 8ra arte

Animatu zaitez partehartzera!!