Albisteak

 

Udalak, Lekeitioko Herriko Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeko helburuarekin jarraituz, bigarren eta azken fasea burutzeko obra adjudikatu du. 

Bigarren fase honetan, Udalak eraikin bien arteko fatxadako leihoak eta behe solairuko ateak (lotuta dakarren irisgarritasunerako malda) aldatuko ditu eta honek 53.367,05 euroko inbertsioa suposatuko du.
Kontuan izanda 40 urte baino gehiago dauzkatela, Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatu beharra izan dute, umeen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta energia galerarik ez egoteko.

2016.urtean lehen fasea burutu zen, eraikineko leiho erdiak aldatu zirelarik;  fatxada bat, alboko leihoak eta gimnasiokoak, eta 45.780,20 € euroko inbertsioa egin zen.

Obra hauek herriko enpresa batek burutuko ditu uda sasoian, umerik ez dagoenean. Guztira beraz,  lehen eta bigarren fase hauetan, 99.147,25 euro inbertituko dira leihoak aldatzen Lekeitioko Herri Eskolako eraikin honetan.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Udalaguntza programaren bitartez,32.020,23€ko laguntza jaso du.