Albisteak

 

Potxuak Martxanek, Osakidetzak eta Lekeitioko Udalak, Emakumeen osasunaren zaintza eta prebentziorako zerbitzuak ikustarazi nahi izan ditugu eskuorri baten bitartez. Bertan emakumeen osasun beharrizan ezberdinetan erreparatuz, emakumeek duten osasun eskubideak agertzen dira. Osasun sexual eta erreproduktiboen gainean, bereziki azpimarratu nahi izan da abortatzeko eskubidea. Uste dugu, emakumeek beraien gorputzaz erabakitzeko eskubidea bermatu behar dela, eta hortaz abortua libre eta doakoa izan behar dela. Emakume askok ez dakite haurdunaldiarekin eteteko eskubidea doakoa dela eta osakidetzatik egin daitekeela. Horregaitik eta emakumeen osasunari ere dagokion garrantzia eman behar zaiolako eskuorri hau banatuko dugu lekeitioko emakume guztiek beraien eskubideak zeintzuk diren jakin dezaten.

Abortatzeko prozesua hasteko, emaginarekin kontaktuan jarri behar da, zueneko txanda hartu edo telefono bidezko txandaz baliatu zaitezke. Emaginak argituko dizkizu zalantza guztiak eta prozesua hasiko du-. Honek, kartazal itxi bat emango dizu informazio ezberdinarekin eta 3 egunetara, telefonoz, emango dizkizute prozesuarekin jarraitzeko argibideak.

Konfidentzialtasuna bermatzen da prozesu guztian zehar. Modu honetan, datuak ezabatzen dira eta historia klinikoan ez da arrastorik geratzen. Gainera abortatzeko eskubidea doakoa doa, legediaren baldintzak betetzen dituzten emakume guztiei osasun-sistema publikoak finantzatuko die abortua-

Martxoaren 3ko 2/2010 Legeak emakume guztiei aitortzen die Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea (HBE, Abortatzeko) egiteko eskubidea, betiere kasu hauetan egiten bada:

Emakumeak eskatuta:

Haurdunaldiaren lehenengo 14 asteetan, eskaera baino ez da egin behar, amatasuneko laguntza publikoei eta eskubideei buruzko informazioa duen kartazal bat jaso, eta, gutxienez 3 egun igaro ondoren.

Medikuak aholkatuta

16 eta 17 urteko emakumeen kasuan ere emakumeari dagokio adostasuna, baina agiri bat aurkeztu beharko du, Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea, HBEa, egiteko asmoaren berri legezko ordezkariren bati eman diola egiaztatzeko. Gazteak medikuari alegatu diezaioke familian arazo larria, mehatxuak, derrigortzeak edo indarkeria sor litzakeela bere legezko ordezkariari jakinarazteak.

HBEa egiteko kasu guztietan, osasun-zentroak behartuta daude intimitatea eta datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzera.

Legediaren baldintzak betetzen dituzten eta osasun-asistentzia publikorako eskubidea duten emakume guztiei osasun-sistema publikoak finantzatuko die HBE.