Albisteak

 

Lekeitioko Udalak 13/14 ikasturtean HABEK homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren lekeitiar ikasleei diru-laguntzak emango dizkie, azken urteetan egin den legez. Horretarako, ikasleek 2013-2014 ikasturtean euskaltegian izena emanda izan dutela eta asistentziaren %80 bete dutela frogatu beharko dute.

Diru-laguntzak ikasitako mailaren araberakoak izango dira: hala bada, euskalduntze 1.mailan aritu direnei %100 bueltatuko zaie. 2. mailan aritu direnei %75 eta 3 eta 4. mailan aritu direnei % 50.

Ikasleek beka eskuratzeko eskaria aurkeztu beharko dute Udaletxean uztailaren 1etik 18ra. Argibide gehiago udaletxean eta www.lekeitio.com web gunean.