Albisteak

 
Gazteguneko eraikinak, urteetan arazoak izan ditu teilatuan. Ez konpontzearen ondorioa itoginak agertzea izan da baina Udalak konponketa lanak egin ditu abenduan eta lanok asteon bukatu dira.
 
Hala ere, teilatua ez da Gazteguneak daukan arazo bakarra. Eraikinera irisgarritasuna ematen duen igogailua ere egoera txarrean dago eta horren ondorioz aspaldian itzalita dago segurtasun neurri bezala.  Hori horrela, 2017an igogailua konpontzeaz gain, beste hobekuntza batzuk ere egingo ditu Udalak eraikinean.