Albisteak

 

Zerbitzua apirilaren 1etik aurrera Gaztegune eraikinera bueltatuko da, eraikinak izan dituen itogin arazoak konpondu ondoren. 

Kidegune eta Gaztegunean aisialdiko ekintzak burutzeaz gain, gazteentzako topagune izatea bultzatuko da.

Lekeition erroldatuta dauden familiei zuzendutako zerbitzua izango da, bereziki Lehen Hezkuntza eta D.B.H ikasketak egiten ari diren haur eta gazteei.

Aisialdi zerbitzua Suspergintza elkartearen eskutik, apirilaren 1ean hasiko da ekainaren 11ra arte, uztailean udalekuak egongo baitira. Ondoren, ikasleen uda oporraldia bukatuta, irailaren 16an zerbitzua berriz hasiko da abenduaren 30era arte.

Zerbitzua larunbat eta igandeetan emango da, arratsaldetan. Kideguneak talde bi izango ditu; 6-8urte bitartekoak eta 9-11 urte bitartekoak. Gazteguneak berriz, 12 urtetik gorakoak.

Ordutegiak hurrengo hauek izango dira:

ADINA

LARUNBATA

IGANDEA

6-8 urte

17:30 – 19:30

17:30 – 19:30

9-11 urte

18:00- 21:00

18:00- 20:00

12-16 urte

19:00 – 21:00

18:00- 20:30

 

Hala ere, zerbitzuaren ordutegiak egokitu egingo dira oporraldietan.  Apirilak 18, 19, 20 eta 21 eta baita Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an ere aisialdi zerbitzua emango da. Apirilak 15, 16 eta abenduak 24 eta 31n berriz Gaztegunean ez da zerbitzurik emango, itxita egongo da.

Zerbitzuan eskeiniko diren ekintzei dagokienez, haur eta gazteen protagonismoa ardatz izanez,  garapen eta gaitasun pertsonalak garatzen dituen ekintzak bultzatuko dira.

Zerbitzu berrian haur eta gazteek ekintzak egiteko duten autonomia errespetatu eta sustatuko dira, beraiek, erabakitako ekintzak eginez. Bestalde, gaitasun pertsonalak deskubritzea eta bideratzen laguntzen helburu duten ekintzak ere izango dira.

Itsasoari lotutako ekintzak ere egingo dira, besteak beste, “Arraun Surfa – Stand up Paddle eta BigSup Lekeitio Badian”, “Piraguismo Jarduera Lekeitio Badian”, mendi irteerak, jaiak, …

Aisialdi zerbitzuaren kostua 50.000,00 eurokoa izango da 2017an. Azkenik, Lekeitioko Udala herritarrek Gazteguneko eraikinari aste barruan ere erabilera emateko aukera ezberdinak planteatzen dabil.