Albisteak

 

Batzar nagusietan hartutako akordioaren ondorioz, Lekeitioko Udalak uda ostean, San Antolinak eta gero, 26 kontenedore marroi jarriko ditu herriko kaleetan, hondakin organikoa batzeko (begetala zein animala).

Aurtengo Bizkaiko aurrekontuak onartzeko negoziazioetan, EAJ-PNVk EhBilduri eskaini zion Lea-Artibai eskualdean materia organiko guztia batzeko proiektua martxan jartzea,  bostgarren kontenedore sistemaren bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako sistema barrira atxikituko da Lekeitioko Udala, hau da, materia organiko guztia batuko duen 5. kontenedorea jarriko du.

Hau horrela, irailean, informazio kanpaina egingo da herritarrei sistema berri hau azaltzeko eta herritarren partehartzea bultzatzeko. Herritarren erantzukizuna eskatzen du Udalak, guztion ardura baitda bilketa selektiboa egitea eta ondorioz birziklapen tasak igotzea.

Lekeitioko Udalak jarriko duen sistema honek, bai begetala zein animal hondakin organiko guztia batuko du eta nahiz eta boluntarioa izan, jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen du Udalak. Hasieran sistema berri honek  zalantzak ekarriko ditu, bere sasoian kartoi/papera, ontzi arinak, beira, olioak etab ekarri zituen moduan, baina azken hauek egun herritarrek barneratuta dauzkate. Udalak sensibilizazioa eta kontzientziazioaren bidez piskanaka piskanaka 5. Kontenedoraren sistemaren inplantaziorako pausuak emango ditu.

Bestalde, herrian iada dauden kontenedoreak ere berriztu egingo dira (paper eta kartoia kontenedorea / errefusa kontenedorea).

Lekeitioko Udala, zabor bilketa selektiboaren aldekoa da baina beti ere sistema boluntarioa jarriz eta herritarrarentzako ahalik erosoena dena baina aldi berean Udalak bilketa selektibo eraginkorra bultzatuko du, kontzientziazioan eta herritarren arduran oinarrituz. 

Hona hemen Lekeition 2016an egon den zabor bilketari buruzko informazioa.