Albisteak

 

Lekeitioko Udalak berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearen aldeko konpromiso irmoa dauka.

Martxoan INDARKERIA MATXISTA ETA SEXU ERASOEN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI ARRETA HOBETZEKO LEKEITIOKO UDALEKO PROTOKOLOA onartu zen.

Protokoloa, Lea Artibaiko Amankomunazgoak, Lekeitioko Ikastetxeek, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Lekeitioko Udalak sinatuta dago.

Indarkeria matxista gertatzen denean zer eta nola egin eta jarraitu beharreko prozedurak zehazten ditu protokoloak, emakumeei eta hauen seme alabei arretarik hobeena emateko eta baita eskumena daukaten zerbitzuetara modu egokian deribatzeko.

Protokoloa herrira urreratzeko eta zabaltzeko asmoarekin, bere edukia jakitera eman nahi da.

Hori dela eta, Lekeitioko Udalak,  Emakumea eta Berdintasun batzordearen eskutik,  indarkeria matxista gertatzean, laguntza emateko existitzen diren baliabideak eta hauen telefonoak biltzen dituen informazio orria kaleratu du. 

Orri hauek eskuragarri egongo dira udal eraikinetan, anbulategian eta ikastetxeetan besteak beste.