Albisteak

 

Iradokizunak eta alegazioak egiteko 20 eguneko epea zabaldu da

Lekeitioko Udalak, Santa katalina Ibilbidea luzatzeko proiektua idatzi eta hau 2017ko maiatzaren 19an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ondoren, dokumentua jendaurrean jarri du 20 eguneko epean, interesa duten herritarrek berau aztertu eta iradokizun eta proposamenak aurkez ditzaten.

Lekeitioko Udalak orain dela 6 hilabete oinezkoentzako zabaldu zuen Santa Katalinako pasealeku berriaren ibilbidea eta herriko eraztun berdea osotzen joateko helburuarekin jarraituz, pasealekua luzatu nahi du kulunkak edo kolunpioak dauden gunera arte.

Gaur, maiatzaren 22an, Santa Katalina ibilbidearen urbanizazioa eta egokitzapenaren (2. fasea) hasierako onarpena argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta ekainaren 16ra arte herritarrak jakitun geratzeko eta alegazioak aurkezteko epea dago.

Proiektua www.lekeitio.eus web orrialdean (Santa katalina) edo Lekeitioko Udaleko Bulego Orokorrean dago ikusgai.

Proiektu hau gauzatzeko dirulaguntza bi jaso ditu Lekeitioko Udalak: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak sailaren laguntza, 34.480,70 eurotakoa eta bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren dirulaguntza, zehazki, 30.236,44 eurotakoa.

Obra hau gauzatzeko, 4 lur zati herriratu ditu Lekeitioko Udalak, hauek  4.666 m2  azalera daukatelarik.

Hurrengo pausoa, lanok burutzeko lizitazioa egitea izango da. Aurrekontua 220.000,00 €koa izango da, eta obrak uda ostean hasiko dira.


PROIEKTUA