Albisteak

 

Udalak, Lekeitioko eraztun berdea osotzen joateko helburuarekin jarraituz,  orain dela 6 hilabete oinezkoentzako zabaldu zen Santa Katalinako pasealeku berriaren ibilbidea luzatu nahi du kulunkak dauden gunera arte.

Ibilbidea luzatzeko proiektua bi hilabetetan landuko da. Horretarako enpresa baten laguntza izango du Udalak eta 17.000,00 euroko kostua suposatuko du.

Ibilbidea 270 m-tan luzatuko da, bere espaloiarekin.

Obra hau gauzatzeko, hurrengo asteetan 4 lur zati herriratuko ditu Lekeitioko Udalak, hauek  4.666 m2  azalera daukatelarik.