Albisteak

 
Futbito eta multikirola kantxako erreteila oso egoera txarrean dago aspalditik eta ezinbestekoa da zaharberritze lanak lehen bait lehen egitea. Euria denean ezinezkoa izaten da erabiltzea, behenganean potzuak sortzen baitdira eta bertan edozein ekintza egitea arriskutsua bihurtzen da.
Obra hau, Deck sistema bidez, eta gaur egun dagoen materialaren gainetik egingo da. Gonbidatutako enpresak, maiatzaren 23rarte dute epea aurrekontuak eta proposamenak aurkezteko. Obra, uda sasoian gauzatuko da.

Santi Brourad Kiroldegian egiten ari diren obren zati bat besterik ez da teilatu hau, itsasora ematen duen fatxada eta barruko egituraren beste zati bat ere konpondu egingo baidira. Azken hau, azken hilabeteetan agertutako ezustekoa izan da eta derrigorrezkoa da konpoketa lanak egitea.
Guztira, aurten, kiroldegiko teilatuan, fatxadan eta egituran 138.000 euro gastatuko dira..