Albisteak

 

Abuztuaren 26etik irailaren 24ra arte (biak barne) igerilekua itxita egongo da eta kiroldegia, ostera, irailaren 1etik 24ra arte (biak barne).

Lekeitioko Udalak, barikuko Udal Gobernu batzordean, obra ezberdinak adjudikatu ditu. Alde batetik, Santi Brouard kiroldegiko aldageletako dutxak, saunak eta margoketa lanak, eta bestetik, igerilekuko inpermeabilizazio lanak.

Obra hauek burutzeko, bai kiroldegia eta baita trinketeko instalakuntzak ere abuztuaren 26tik  irailaren 24ra arte (biak barne) itxita egongo dira. Kirol instalakuntza hauen behin-behineko itxiera aurreko bi urteetan hasitako inbertsio plan baten ondorio dira, azken urteetako konponketa eta inbertsio faltaren ondorioz sortutako defizientziak konpondu eta instalakuntzak hobetzeko helbururekin. Gainera, gimnasioan makina barriak ere ipiniko dira. Guzti honek 102.419,98 euroko inbertsioa suposatuko du.

Lekeitioko Udalak erabiltzaileei barkamenak eskatzen dizkie sortutako eragozpenengatik eta gogorarazten die Ondarroako eta Markina-Xemeingo igerilekuak erabili ditzaketela.