Albisteak

 
Lekeitioko Udalak, gaurko Udal Gobernu batzordean, obra bi adjudikatu ditu. Alde batetik, Santi Brouard kiroldegiko futbito eta multikirola kantxako erreteila konpontzeko eta bestetik Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeko ( fatxada oso bat eta albokoak).

Kontuan izanda 40 urte baino gehiago dauzkatela, Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatu egingo dira uda sasoian, umerik ez dagoenean alegia. Bi fasetan aldatuko dira. Leihoak aldatu beharra daude umeen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta energia galerarik ez egoteko. 2016.urtekoa lehen fasea izango da, eraikineko leiho erdiak aldatuko direlarik fatxada bat, alboko lehioak eta ginmasiokoak) eta 60.000,00 euroko inbertsioa suposatuko du. 2017an azken fasea buruko da falta diren leihoak ordezkatzeko. Bestalde, barrukoaldean baita gelak egokitzen lagunduko dio Lekeitioko Udalak herriko eskolari. Obra hauek herriko enpresa batek burutuko ditu. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Udalaguntza programaren baitan dirulaguntza jaso du lehen fase hau burutzeko.

Bestalde, Santi Brouard kiroldegiko futbito eta multikirola erretaila ere adjudikatu da. Euria egitean ezinezkoa zen erabiltzea, behenganean putzuak sortzen baitziren, bertan edozein ekintza egitea arriskutsua bihurtzen zelarik. Obra  “Deck” sistema bidez, eta gaur egun dagoen materialaren gainetik egingo da.  Santi Brouard Kiroldegian egiten ari diren obren zati bat besterik ez da teilatu hau, itsasora ematen duen fatxadako eta barruko egituraren beste zati bat ere konpondu dira. Teilatua bost astetan konponduko da eta hau ere herriko enpresa batek egingo du. Guztira teilatuaren inbertsioa 100.000 eurokoa izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza jaso du azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko Foru Dekretuaren bidez.