Albisteak

 

Lekeitioko Udalak Mendieta ontziola berreskuratu nahi du herrirako. Horretarako, orain dela hilabete batzuetatik,  harremanetan dago erakunde desberdinekin elkarlanean aritu ahal izateko.

Atzo adibidez egurrean adituak diren 3 arkitektu etorri ziren bisitan ontziolaren egoeraren diagnostikoa egiteko, bere egoera erreala zein den aztertzeko eta ondorioz ontziola berreskuratzeko eta honi erabilera emateko beharrezkoak eta egokiak diren lanak zeintzuk izango ziren eta hauek nola aurrera eraman beharko diren zehazteko.

Mendieta ontziola monumentu-multzo moduan katalogatuta dago, Kantauriko erriberako ontziola garrantzitsuenetakoa baita.