Albisteak

 

Aurten ere, Lekeitioko Udalak udalekuak antolatu ditu. Maiatzean zabaldu zen apuntatzeko epea eta uztaileko txandak bete dira. Abuztukoetan oraindik badago izena emateko aukera.

Lehentasuna Lekeition erroldatutakoak izango dute eta plazak mugatuak izango dira (inskripzioa noiz egin den edukiko da kontuan).

Lehen hezkuntzako maila guztietako haurrei zuzenduta daude.

Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean astebeteko txandak egongo dira (astelehenetik ostiralera). Gutxieneko umeen ratioa betetzen ez den astean ez da udalekurik egongo.

Udalekuan 10:00etatik 13:00etara haurrek hainbat jarduera egingo dituzte: txangoak, ur jolasak, kirola, tailer kulturalak, adierazpen tailerrak, jolas kooperatiboak, …

Lekeition erroldatutakoak txandako (asteko) 65 euro ordainduko dute eta kanpokoek 85 euro.

Izen emate fitxa Lekeitioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da haurraren osasun txartelaren kopiarekin batera. Bulegoak 9:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.

Informazio gehiago: udaletxean bertan, 946034100 telefono zenbakira deituta.