Albisteak

 

HAPO (Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren) berraztertze prozesuan Zarata Mapa ere egin da. Gaur egun zarataren arazoa larria izan daiteke, zarata-iturriak ugariagoak eta konplexuagoak direlako, zarata sortzen den erritmoa bera ere bizkorragoa delako, eta populazio gehiena toki gutxian kontzentratzen delako. Hiri eta herrietako mapa akustikoak zaratari buruzko informazioa biltzeko egiten dira, gerora biztanleriaren ingurugiroa eta osasuna hobetzeko asmoz.

Lekeitioko zarata mapa egiteko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, beste toki-entitate batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek eska ditzaketen diru-laguntzen deialdiaren atmosfera atalean 1.940,00 eurotako dirulaguntza eman dio Lekeitioko Udalari.