Albisteak

 
Gaur apirilak 22, indarkeria matxistaren edo sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta eskaintzen dieten udal sailetako eta udalez gaindiko erakundeetako adituez osatutako mahai teknikoa eratu da.

2016ko martxoaren 2an egin zen Osoko Bilkuran INDARKERIA MATXISTA ETA SEXU ERASOEN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI ARRETA HOBETZEKO LEKEITIOKO UDALEKO PROTOKOLOA onartu zen aho batez.

Protokoloari jarraiki,  Osoko Bilkuran onartu eta epe laburrean mahai-teknikoa eratu da,  gaur apirilak 22an.

Mahaia indarkeria matxistaren edo sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta eskaintzen dieten udal sailetako eta udalez gaindiko erakundeetako adituez osatuta dago, zehazki, Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzua,  Lekeitioko Udaleko Berdintasun zerbitzuko teknikaria, Lekeitioko Udaltzaingoa, Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuak, Lekeitioko anbulatorioko profesionalak, Ondarroako komisaldegiko Ertzaintza eta herriko hiru ikastetxeetako ordezkariek osatzen dute.

Mahai honek dituen betebeharrak, besteak beste, atenditu diren kasuetan egindako esku-hartzeak aztertu eta ebaluatzea eta Protokoloan hobekuntzak proposatzea izango da, biktimei ematen zaien arretaren kalitatea hobetu ahal izateko.
Mahai honek, urtean ohiko bi batzar izango ditu.