Albisteak

 

Kultur aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko oinarriak adosten eta ezartzen gabiltza. Hiru bilera egin ditugu herritarrekin eta bertan elkarbizitza planerako ildo nagusiak zehaztu eta hurrengo urteetarako oinarriak markatu ditugu. Aniztasun planak, migrazioak eta migrazio horien ondorioak kudeatzeko oinarrizko tresnak dira udalentzat. Honek, hainbat urtetarako iparra zehazten dio Udalari, helburu eta estrategia orokorrak definituz eta urteroko ekintza planak martxan jarriz.

Datozen asteetan Kultur Aniztasun Planaren txostena argitaratu bezain pronto, ondorio eta erabaki nagusien berri emango zaie gainerako herritarrei.