Albisteak

 

Urtarrileko Osoko Bilkuran, Lekeitioko Udalak Apurketa Hidraulikoa (fracking) ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruzko mozioa onartu zuen. Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistak aurkeztu zuen mozioa eta Bilduren aldeko bozkekin onartua izan zen, EAJk ezezkoa bozkatu baitzuen. Zentzu honetan, Lekeitio Fracking gabeko herri izendatu du Lekeitioko Udalak.
 
Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan eta inguruko lurralde batzuetan ere Fracking bidez atera nahi dute gasa. Sistema honetan zulo horizontal bat egiten da, bertan ura eta gai kimikoak presioan sartzen dira, presioak harriak apurtzen ditu eta harri arteko gas partikulak ateratzen dira. Orain arte teknika hauek erabili diren zonaldeetan hainbat arazo sortu dira, esate baterako edateko uraren kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena, inguruaren okupazio altua eta honen hondatzea, edota putzuen inguruan bizi diren biztanleengan osasun arazoak.

Eusko Jaurlaritza sistema hau ikertzeko baimenak ematen ari dira, bai lehorrean eta baita itsasoan ere, gure kostaldetik kilometro gutxira. Eusko Jaurlaritza SHESA bere enpresa publikoaren bidez ari da kudeatzen baimen horietako batzuk.

Horregaitik, Lekeitioko Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Fracking sistema ikertzeko zundaketa baimen guztiak bertan behera lagatzeko. Erabaki hau, gutun bidez jakinaraziko zaie.