Albisteak

 

Lekeitioko Denbora Bankua

Lekeitioko Denbora Bankua egitasmoa aurkeztu da. Zerbitzu honen bitartez, herritarren artean ezagutzak eta jarduerak trukatu ahalko dira, elkarri laguntzeko sarea sortuz.

Herritarrei eguneroko bizitzan sortzen zaien arazo txikiak konpontzen laguntzea da helburua. Herritar batek zerbitzu bat eskaintzen duen bakoitzean, orduak gehituko dira bere kontuan. Eta behar dutenean, kontuan pilatutako orduak beste zerbitzu batzuekin trukatu ditzakete bazkideek.

Denboraren bankua doako zerbitzua da. Bertan parte hartzeko beharrezkoa da 18 urte baino gehiago izatea eta Lekeition bizitzea. Izena emateko hurbildu Lekeitioko Udaleko gizarte zerbitzuetara, deitu 94 603 41 00 zenbakira edo bidali mezu bat agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbidera.

Informazio gehiago: Triptikoa