Albisteak

 

Lekeitioko Eskola-Kirola proiektua idazteko zerbitzua kontratatzeko oinarriak

2020-2021 ikasturtean hasi nahi den Lekeitioko Eskola-Kirola eredu berriaren proiektua idazteko oinarriak argitaratu dira lekeitio.eus web-gunean. Eskola-kirola ekimena lehen hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4 mailetako ikasleei zuzenduta dago eta herriko ikastetxeetako ikasleak elkarrekin aritzea du helburu.

Astelehenetik ostegunera bitarteko arratsaldeetan antolatuko dira kirol hezitzailea lantzeko elkarlan jolasak, gorputz-adierazpen jarduerak, ingurune-jarduerak eta norbere gaitasunak ezagutzeko eta hobetzeko jarduerak. Modu honetan, maila eta ezaugarri ezberdinetako umeak elkarrekin aritzean, emaitzak garrantzia galtzen du eta gurasoen parte hartzea ere posible da, jai giroa sustatuz.

Proiektua egitean, hurrengo plangintza hau izan beharko da kontuan:

  • Gaur egungo eskola kirolaren analisia.
  • Eskola, Ikastola, kirol elkarte guztiak eta Udalarekin, bakoitzaren etorkizuneko eskola kirolaren ikuspegiak kontrastatu.
  • Kontraste hauek, eta betebeharreko irizpideak oinarritzat hartuta, aurretiazko Eskola-Kirola Proiektua prestatu.
  • Proiektu hau eragile guztiekin partekatu, eta euren ekarpenak bereganatu.
  • Behin-betiko proiektua idatzi.

 

Proiektu-proposamenak Lekeitioko Udal kiroldegian aurkeztu beharko dira, honetarako epea 2019ko abenduaren 27ko 14:00etan bukatzen delarik. Informazio gehiago eta oinarriak lekeitio.eus webgunean daude eskuragarri.

Oinarriak