Albisteak

 
  • ‘Lekeitio Itsas Ondarearen Zentroa’ proiektuaren nondik norakoa den Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratze lanean jarraitzen du Udalak
  • Aurtengo jardunaldiak ukitu ezineko ondarea hartzen du ardatz.
  • Jardunaldia abenduaren 4an izango da Lekeitioko Kultur Etxean

Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkarekin. Hori dela eta, ‘Lekeitio bideratzen duen itsasargi, ondarea’ izenburupean zazpigarren urtez antolatu ditu Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak. ‘Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa’ proiektuaren ardatza den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.

Aurtengo jardunaldiak honako gai hau landuko du: Ukitu ezineko ondarea.

Euskal Kostalde esparruan, funtsezko osagarria da Lekeitioko ondarea. Aurreko urteetan Sosoaga Jauregiko dolarea, Santa Katalina Itsasargia, Marierrotaren bisitak edo beste bisita gidatuak antolatu dira. Beste baliabide batzuekin batera, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa osatzen dute.

Aurten, ukitu ezineko ondarea gaiari ere eutsi nahi da, eta horregatik esparru horretan egin ditugun ekintzei buruz hitz egingo da sarrera moduan, eta gero, Toti Martinez de Lezea idazleak “Mareas / Urak dakarrena” bere eleberriari buruzko istorioak kontatuko dizkigu, honako gai hauek landuz: Euskal emakumeak, itsasoa, kostaldeko herriak eta ukitu ezineko itsas ondarea.

EGITARAUA:
18:00 Inaugurazioa
Maitane Larrauri Fraile. Lekeitioko alkatea.
18:05 Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa. Ukitu ezineko ondarearen inguruko ikuspuntua.
Nekane Irusta, Leartibai Garapen Agentziko turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa.
18:15 Story Telling: “Mareas / Urak dakarrena”: Euskal emakumeak, itsasoa, kostaldeko herriak eta ukitu ezineko itsas ondarea.
Toti Martinez de Lezea. Idazlea.
20:00 Galderetarako/eztabaidarako tartea
20:15 Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.

Moderatzailea:Nekane Irusta,Leartibai Garapen Agentziako turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa.

HELBURUAK:

  • Euskal kostako turismo panoraman Lekeitio erreferentziazko herritzat kokatzea.
  • Lekeitio bisitatzeko helburu berriak sortzea.
  • Produktuen garapenerako baliagarriak izango diren erreferentziazko esperientziak ezagutzea.
  • Itsas alorra turismo izaerako proiektuetan sartzea.
  • Ekonomia jarduerarekin, baina baita, ondarea eta memoria historikoa berreskuratzean turismoak daukan garrantziaz herritarrak jabearaztea.

Honako hauei zuzendurik dago jardunaldia:

  • Publiko orori.
  • Euskadiko kultura ondareari dagokion turismo balore bultzatzeaz zerikusia daukaten arduradun eta teknikariak. 
  • Kultur Elkarte, Arrantzaleen Kofradia eta herriko zein eskualdeko beste erakundeei.
  • Esperientziak eta herriaren etorkizunerako erronka ezagutzeko interesa daukaten enpresa, eta turismo alorrarekin zerikusia daukaten denda, taberna, jatetxe, e.a.en jabe eta arduradunak. 

 

Doakoak diren jardunaldiak, abenduaren 4an, arratsaldeko 18tan, izango dira Lekeitioko Kultur Etxean.