Albisteak

 

LEKEITIOKO BONUA ESKURAGARRI EKAINAREN 1ETIK AURRERA

Ekainaren 30era bitartean Lekeitioko Bonuak eskuratu ahalko dituzue! Bonuak 30 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 40 euroko balioa izango dute, saltzaileari inolako kosturik suposatu gabe. Hau da, bono bakoitzean 10 euro aurreztu ahalko dira! Pertsona bakoitzeko bi bono hartzeko aukera egongo da. Guztira 2.000 bono jarriko dira eta kanpainarekin bat datozen komertzioetan aurkitu al izango dira jasotako saltokian erabiltzeko.

Herriko merkataritzari eta udalerriko zerbitzuei laguntzeko eta kontsumoa suspertzeko helburuarekin, Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkartearekin elkarlanean, bonu kanpaina jarriko du martxan. COVID-19 koronabirusaren krisiagatik herriko merkataritza itxi eta ondorengo salmentak aktibatzeko helburua du kanpaina honek. Laguntza honen bidez, herritarrek erosketa lehiakorra egin ahal izatea lortu nahi da, baita merkatariak osasun-krisiak galdutako jardueraren zati bat berreskuratzea eta salmentak handitzea ere.