Albisteak

 

LEKEITIOKO UDALAK 2020-2021 IKASTURTEAN EUSKARA IKASLEEI  ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK

 2020-2021 ikasturtean (2020ko urritik 2021eko ekainera bitartean) HABEk homologatutako euskaltegietan euskalduntzeko edo euskaraz alfabetatzeko ikastaroak egingo dituzten ikasleek, 2020ko urriaren  1etik 30era bitartean, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkezteko epea izango dutela jakinarazten da.

I.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK ETA EPEA:
 

 DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA:
 
 2020ko urriaren 1etik 30era bitartean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK: 
 Lekeitioko Udaleko bulego orokorrean eskuratu daitezkeen inprimaki normalizatuen bitartez eskatu behar izango da dirulaguntza, honako agiri hauekin batera:
• Eskatzailearen nortasun agiria.

• Lekeition erroldatuta egotea ziurtatzen duen ziurtagiria.

• Lekeitioko udalerriarekin inolako diru-zorrik ez izatearen ziurtagiria (eskari orrian ageriko da eta x markatu behar da).
II.- EMANGO DIREN DIRULAGUNTZAK:
 
 Egindako mailaren arabera honako dirulaguntzak emango dira:
 
a) Euskalduntze 1. maila egiten duten ikasleen matrikularen %100 diruz lagunduko da.
b) Euskalduntze 2. mailan edo alfabetatzen diharduten ikasleek matrikularen %75 jasoko dute, ikasturtea amaitu eta gero.
c) Euskalduntze 3. eta 4. mailako ikastaroak egiten dituztenei matrikularen %50 ordainduko zaie ikastaroa amaitutakoan.
Ikasleak dirulaguntza jaso ahal izateko hartu beharreko konpromisoak beteko ez dituela uste baldin badu, ez da komenigarria izango dirulaguntzarik eskatzea.

III.-DIRULAGUNTZEN ONURADUNEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

a) 2020-2021 ikasturtean 16 urte edo gehiago izatea.
b) Lekeitioko udalerriarekin inolako diru-zorrik ez izatea.
c) Lekeitioko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez ikastaroak dirauen bitartean.
d) Egindako ikastaroaren gutxieneko aprobetxamendua %80koa izatea.
e) Egindako ikastaroan baja ez ematea.
f) Maila berdinean dirulaguntza eskatzen den hirugarren urtea ez izatea.