Albisteak

 

LEKEITIOKO UDALAREN ADIERAZPENA

Urte hau ez da besteak bezalakoa. Aurten ezingo ditugu San Antolin jaiak ospatu, COVID19ak eragindako egoera larria dela eta. Jaien gainetik, denon osasuna dago eta arduraz jokatu behar dugu.

Lekeitioko Udala osatzen dugun talde politikook adierazpen honen bidez herritarroi honako mezu hau helarazi nahi dizuegu:

     

  1. Lekittarrok kontuan hartu aurten ez dugula jairik ospatzen; ez ditzagun jaia egitera edo jende pilaketak egotera bultzatu ahal dituzten ekintza edo jarrerak izan, bereziki irailaren 1ean (Bajada egunean) eta irailaren 5ean (Antzar Egunean).
  2.  

     

  3. Beste herri batean bizi zaretenoi, bestalde, gure herrira festa egitera ez etortzeko eskatzen dizuegu.
  4.  

     

  5. Lekeitioko Udaleko ordezkariok konfidantza osoa daukagu lekittarrok beste behin ere elkar zainduko dugula, zentzuz jokatuko dugula, orain artean bezala.
  6.  

Izan gaitezen arazoaren konponbide eta ez oztopo. Ez diezaiogun utzi birusari gure herrian sakabanatzen eta kontrolatu ezin den egoera batera heltzen. Gure ekintzek ondorio larriak izan ditzakete gugan eta maite ditugun pertsonengan. Izan gaitezen zentzudunak eta jokatu dezagun errespetuz, beranduegi izan orduko.

Datorren urtean jaiak ospatu eta elkarrekin egon ahal izateko, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da orain neurriak hartu eta elkar zaintzea. Ziur gaude hala egingo dugula.

Aurten, ez da tokaten!