Albisteak

 

Lekeition ospatutako ibilaldien bideoak batzeko deialdia

 

Aste gutxi falta dira, maiatzaren 19an izango den Ibilaldia 2019​rako. Baina Bizkaiko Ikastolen Jaia herrian izan genuen baita 1983an eta 2003an ere. Hori dela eta, Azkue Ikastolak urte haietan antolatutako Ibilaldietako bideoak herritarrei erakusteko helburuarekin, Euskal Zine Bilera​k deialdia ireki du. Lekeition ospatutako Ibilaldien bideo zaharrak badituzue edota dituen norbait ezagutzen baduzue, ekarri irudiak Kultur Etxera maiatzaren 4a aurretik. Irudi hauek maiatzaren 19an, Barandiaran aretoan proiektatuko dira, ekarri zureak eta izan Bizkaiko ikastolen jaiaren parte!