Albisteak

 

Lekeitioroute: gida turistikoa gure mugikorretan

Teknologia berrien eran gaude eta ondorioz, turismoa egiteko eta kontsumitzeko ohiturak ere aldatu egin dira. Garai berri honekin bat eginez, “LekeitioRoute” sortu da, gure herriko gune ezberdinak eta hainbat ibilbide ezagutzeko gida turistikoa. Aplikazio honek ahots zein testu bidez azaltzen ditu Lekeitioko kaleen xehetasun eta istorioak.

Aplikazioa jaitsi eta ireki ostean, tour hurbilena nondik hasten den adieraziko da eta bertara hurbiltzean, gida turistikoa martxan jarriko da ahots zein testu bidez, inguruan ditugun eraikin edota kaleen informazioa, xehetasunak eta bestelakoak adieraziz. Gainera, gune baten datuak eskaini ostean, tour hori nondik jarraitu adieraziko da.

Helburua zera da: Lekeitio modu dinamiko eta eroso batean ezagutzea, guztion eskura dauden smartphonen erabileraz baliatuta.

Azken batean, gure herriko informazioa modu arin eta erosoan denon eskura jartzea da xedea. LekeitioRoute smartphonetarako aplikazioa eskuragarri duzue dagoeneko. Jaitsi "playstore"eta "appstore".en eta ezagutu Lekeitio modu berritzaile batean!