Albisteak

 

Mendieta Ontziolaren egoera oso txarra da, edozein unetan erortzeko arriskuan dago. Mendieta Ontziola eta ondoko etxea, 2010. urtean monumentu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, ondorioz, garrantzia eta balore kulturala duen ondarea da.

Nahiz eta oraindik Mendieta gunea, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeritzaren eskuetan egon (Kostaldeko Zuzendaritzan), gure asmoa, Udal bezala, emakida eskatzea da, monumentu hau berreskuratu eta honi erabilpen publikoa emateko. Helburu hau lortzeko, ezinbestekoa ikusten dugu erakunde ezberdinen arteko elkarlana (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainako Gobernua eta Lekeitioko Udala).

Elkarlan hau gauzatzen den bitartean, Lekeitioko Udaleko Bulego teknikoak egindako txostenaren arabera, Mendieta ontziola jausteko arriskuan dago eta egonkortasun lanak egin behar zaizkio hainbat arinen monumentua ez galtzeko.

Egoera larri honi aurre egiteko, Lekeitioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz,  egonkortasun lan hauek kontratatu ditu, baita egurrezko egituretan aditua den arkitekto bat proiektua eta lanak jarraitzeko.

Egonkortasun lanak egun batzuk barru hasiko dira.  Hasierako fase honetan, 35.000 euro inguru inbertituko dira.  Datorren urteari begira, 2017ko aurrekontuak, ontziolaren bereskuratze proiektoa egitea proposatzen du.
Udal gobernu honen ustez, guztion erantzukizuna da monumentu hau zutik eta baldintza on eta seguruetan mantentzea.