Albisteak

 

Lekeitioko musika eskolako matrikulazioa ekainaren 22tik 26ra izango da 18:00etatik 20:00etara bitartean Nautika egoitzako lehenengo solairua, eta 26an goizez ere bai 10:00etatik 12:00etara.

Eskaintza ezberdin eta zabala dute sei urtetik hasi eta aurrerakoentzat:

Musika Tailerra 1: 6-7 urte
Musika Tailerra 2: 7-8 urte

Musika Mintzaira 1: 8-9 urte
Musika Mintzaira 2: 9-10 urte
Musika Mintzaira 3: 10-11 urte
Musika Mintzaira 4: 11-12 urte
Musika Mintzaira 5: 12-13 urte
Musika Mintzaira Nagusiak

Korala : M. Mintzaira 3tik aurrerakoentzat librea
Koral Txiki: M. Mintzaira 1. eta 2. mailakoentzat
Musika eta mugimendua

Banda txiki: bandako musika tresnak ikasten dituzten m. mintzaira 3.mailatik aurrerakoentzat
Musika Tresnak: Klarinetea, Zehar txirula, tronboia, trikitixa, akordeoia, biolina, perkusioa, saxofoia, pianoa, gitarra, txistua, …
Gitarra taldea

Informazio gehiagorako: musikaiaelkartea@gmail.com/ Telf.: 617 731 140