Albisteak

 

Maiatzeko ekintzak bertan behera

Maiatzerako programatuta zeuden kultur eta kirol ekintzak bertan behera geratu dira COVID-19 Koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz. Bizi dugun osasun alerta egoerak ezinezkoa egiten du maiatzean zehar ospatu beharrekoak ziren kontzertuak, ikuskizunak, Iparraldeko Haizeak, Euskal Erromeria eta beste kultur eta kirol ekintzak aurrera eramatea. Egoera hobetu bitartean, eta ongizatea bermatzeko helburuarekin, ezingo dira honelako ekintzak antolatu. Hori horrela, hurrengo hilabeteetako ekintzak egin ahalko diren edo ez adieraziko da hurrengo asteetan zehar.