Albisteak

 

Merkataritza indartzeko udal plan berezia prestatzeko zure iritzia ezagutu nahi dugu!

Lekeitioko Udalak Merkataritza Indartzeko Udal Plan Berezia prestatzen ari da eta zure iritzia ezagutu nahi du. Egin zure ekarpenak urriaren 7ra arte www.ikertalde.com/perco-lekeitio webgunean.

Lekeitioko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzaturik, eta Kitto - Lekeitioko merkatari elkarteak egin zuen eskaerari erantzuna emanez, gure herri-ekonomiaren MERKATARITZA INDARBERRITZEKO PLANA BEREZIA–MIPB- prestatzeko azterlana gauzatzen ari da.

Aurreko plana 2004 urtean hasi zen eta urteetan zehar hainbat ekintza garatu dira planaren barruan. Egun, %95an gauzatuta dagoenez, heldu da garaia plan berri bat osatzeko.

Lekeition 113 merkatal establezimendu daude, eta merkataritza dentsitatea 15,67 pertsona/ establezimendukoa da. Hirugarren sektore ekonomiko sendo bat izateak, hau da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektore erakargarriak, herritarrei bizi kalitatea eta herri-dinamismoa eskaintzen die. Aldi berean, gertutasunezko zerbitzu eta aukera komertzial zabala izateak jendea Udalean bertan kontsumitzera bultzatzen du, herriari klima biziagoa eta erakargarriagoa emanez, eta bizimodu jasangarriagoa bultzatuz ere.

Azken urteetan sektorea etengabeko aldaketak jasotzen ari da, bai komertzializazio moduetan eta baita kontsumo ohituretan ere; hau honela, Internet bidezko erosketak, erosketak hiriburuetan egitearen ohitura, low-cost salmentak… garrantzia hartzen doaz. Guzti honekin, sektoreak berrantolaketa eta lehiakortasunerako hobekuntzen beharra dauka.

Hori honela izanik, udalak PERCO LEKEITIO 2020 martxan jarri du. Plan hau, ekintza parte-hartzaile desberdinen bidez diseinatua izango da, hiritarrei zein merkataritza eta ostalaritza sektoreko eragileei irekiak egongo direnak, eta ekaina, uztaila nahiz iraileko hilabeteetan gauzatuko direnak. Honela, herritarrei, kontsumitzaile diren heinean, zuzenduriko inkesta bat egingo da bai telefonoz eta baita kalean ere. Herriko parke komertzialaren eskaintza aztertzeko helburuarekin, merkatari naiz ostalari eta zerbitzuko establezimenduei ere inkesta bat egingo zaie; eta baita establezimenduen zenbaketa bat ere. PERCO proiektuaren prozesua azaldu eta parte hartzeko aukera ematen duen webgune bat ere sortu da: www.ikertalde.com/perco-lekeitio

Prozesu honetan lorturiko emaitza eta ondorioak ekintza-lerro zehatzetan gauzatuko dira, datozen urteetan sektorearen arlo urbanistiko eta lehiakorrean garatzen joango direnak. Azkenean, Ekintza Plan bat gauzatuko da, herriko eskaintza eta gune komertzial, ostalari nahiz zerbitzu guneak hobetzen eta modernizatzen lagunduko duena; eta aldi berean, gaur egungo gizartearen beharrei eta kontsumo-ohiturei erantzun egokiago bat emango diona.

Arrazoi honegatik, udalak herritarrei, kontsumitzaile nagusiak direlarik, eta baita sektoreari berari ere, proiektuan laguntzera eta datozen hilabeteetan garatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte (inkesta telefonikoak, kale-inkestak, elkarrizketak, sektoreko lan-taldeak…), IKERTALDE, proiektuaren ekintza teknikoen garapenaz arduratzen den aholkularitza enpresarekin lankidetzen. Enpresa hau bai telefonoz, bai kaleetan egongo da datuak batzen ahalik eta diagnostiko zehatzena izateko.