Albisteak

 
Norbere zaintza balorean jartzea, besteak zaindu ahal izateko lehen urratsa da. Hori landu nahi izan da, urritik abendura bitartean egin den ikastaroan. Bertan egunerokotasunean senideren baten zaintzaz, batez ere gurasoetaz, arduratzen diren 12 pertsonek hartu dute parte. Ikastaroan, norbere zaintza, autoestima, arazoei aurre egiteko bide ezberdinak edota pentsamendu eta sentimenduen arteko harremanak landu dituzte. Ikastaroa Lea Artibaiko amankomunazgoak antolatu du Lekeitioko Udalaren laguntzarekin.