Albisteak

 
Amateur-etan Koldo García eta Maite Bidarten “Karta Astrala” izan da garaile. Antzar Morea berriz, “Beti Bezperako koplak” filmak eraman du, Begoña Vicarioren lanak.
    
39. Euskal Zine Bileraren sariak banatu ziren atzo. Amaiaera ekitaldi jendetsua eta hun-kigarria izan da, non Kontxu Odriozola, euskal aktorea izandakoa berriz ere gogoratu duten. Hainbat  aurpegi zagun izan dira bertan, Euskal Telebistako zuzendaria den Edu Barinaga, Jose Luis Rebordinos, Donostiako zinemaldiko zuzendaria, Tessa Andonegi, Sara Cozar eta Asier Hormaza aktoreak, besteak beste.

Natxo Leuzak irabazi du profesionaletan film onenaren saria, “N´Diawaldy Bouly” lana-rekin. Ekozipen onenaren saria ere eraman du Leuzak eta adierazi duenez, irabazitako diru guztia, bere filmeko protagonistentzako izango da, Mauritaniako herri bateko bizi-lagunentzako.

SARIDUNAK

Film onenaren saria: (Koldo Goitia, Lekeitioko alkateak eman du sa-ria)

Amateurra    KOLDO GARCIA eta MAITE BIDARTE(r)en  “KARTA ASTRALA”, 1.300 euro eta urrezko antzarra.

Profesionala    NATXO LEUZA(r)en  “N’DIAWALDY BOULY”, 1.900 euro eta urrezko antzarra.


Zuzendaritza saria: (Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldi-koak, saria eman du)                 

Amateurra    FELIPE UGARTE(r)en  “HASIERA”, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesionala    JORGE GIL MUNARRIZ(r)en “XINTA DAN-TZA”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.


Ekoizpen saria: (Edu Barinaga, ETBko zuzendariak eman du saria)

Amateurra    JOXEAN COYA AYUDÁN(r)en “KORRON-TEARI AURRE. EUSKAL BALEZALEAK IS-LANDIAN”, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
    
Profesionala    NATXO LEUZA(r)en  “N’DIAWALDY BOULY”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.


Gidoi saria: (Tessa Andonegi epaimahaikideak eman du saria)

Amateurra    KOLDO GARCIA eta MAITE BIDARTE(r)en  “KARTA ASTRALA”, 1.000 euro eta zilarrez-ko antzarra.

Profesionala    BEGOÑA VICARIO(r)en  “BETI BEZPERA-KO KOPLAK”, 1.600 euro eta zilarrezko antza-rra.


Argazki saria: (Miriam Otazua BBK-koak eman du saria)

Amateurra    SERGEI SOBERA(r)en “EUPHORIA”, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesionala    JORGE GIL MUNARRIZ(r)en “XINTA DAN-TZA”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.


Gazte 22 saria:  (Asier Hormaza, aktoreak eman du saria)

1. Saria    ENEKO ZUBEROGOITIA(r)en “280º”, 500 euro.

Antzar Morea saria: (Bea Azpiri, genero ikuspegian aditua, eta Aran-tza Bengoetxea Lekeitioko berdintasun batzordeko kideak eman dute saria)
    
1. Saria        BEGOÑA VICARIO-(r)en “Beti Bezperako Koplak”, 500 euro.

Antzar Moreak, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana saritzen du, halaber, kontuan hartu da emakumearen presentzia zenbatekoa izan den lana sortzeko prozesuan. Berau Lekeitioko Udaleko Emakume eta Berdintasun batzordeak ematen du eta sariaren ebazpena elkarlanean egiten da genero ikuspegian adituak diren bi emakumerekin, Bea Azpiri eta Iratxe Fresnedarekin.

Apaintze (erakusleiho) lehiaketako irabazlea:

Xabier Villalba, Traola Produkzioak. 300 euro.