Albisteak

 

Lekeitioko Udalak jakin duenez, Bizkaian etxerik etxe dabiltzan ikuskatzaile (inspektore) faltsuak antzeman dira. 

Ikuskatzaile hauek Bizkaiko Foru Aldundikoak direla diote, Ogasun Higiezinen gaineko Zerga (IBI) kobratzera datozela esanez.

Gogoratu zerga honek aldaketak izan dituela balio katastralak gaurkotu egin baitira baina zerga hau EZ DA ESKURA ORDAINTZEN.

Zerga kobratzeko helburuarekin norbait etorriz gero, Ertzaintza edota Lekeitioko Udaltzainei abixatzea gomendatzen da.