Albisteak

 

Gaur irailaren 6an, 11:00etan izan da aurkezpena. Bertan izan dira Tximista Atletismo Taldeak antolatutako ekimena babesten Rakel Elu Lea Artibai Amankomunazgoko Lehendakari eta Ondarroako Udaleko alkateordea dena, Mikel Ansotegi Lea Ibarra amankomunazgoko Lehendakaria eta Aulestiko Udaleko alkatea dena, Arkaitz Goikoetxea Munitibarreko alkatea, Koldo Goitia Lekeitioko Udaleko alkatea, Josu Itza Lekeitioko Udaleko kirol zinegotzia, Jesus Anakabe Mendexako alkatea, Jon Arriola Berriatuako alkatea eta Unai Barrenetxea Ondarroako Udaleko kirol zinegotzia.

Lasterketa, irailaren 24an, larunbatean, izango da eta Bizkaiko atletismo federazioaren egutegi ofizialean sartuta dago.

Irteera Ondarroan izango da 17:00etan, Itsas Aurre enparantzan, eta herritik zehar ibilbide txiki bat egin ondoren, itsasaldetik Ondarroa eta Lekeitio batzen dituen errepidea hartuko da.

Ibilbidean zehar eta lasterketa bukatzean, fruta eta edariak egongo dira eskuragarri. Kamiseta bat ere emango zaie partehartzaileei eta hauek aldagelak eta dutxak ere erabilgarri izango dituzte.

Lekeitiotik Ondarrura joateko autobus zerbitzua egongo da.

Izena emateko epea aspaldi dago zabalik eta www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin behar da.

Informazio gehiago, kirola@tximista.net helbide elektronikora idatziz.