Albisteak

 

Azaroaren 10ean "Oroimenaren Eguna" da eta egun honetan Euskadiko erakundeok hiritargo osoa animatu nahi dugu iragana eta gure gizarte osoak eta, bereziki, biktimek pairatu dituzten kalteak ahaz ez ditzan. Zuzena ere bada biktima horiei pairatu duten min eta sufrimendua aitortzea. Biktimei zor diegu elkartasuna, hurbiltasuna, egia, aitortza eta ordaina.

Hori dela eta, herritarrei deia egiten dizuegu azaroaren 10ean, eguerdiko 12:00etan Udaletxeko eskaileretan egingo den 5 minutuko konzentraziora.