Albisteak

 
Otoio mendian birlandaketak egingo dira

Lekeitioko Udala Otoion mendian kokatzen diren lur-eremu batzuen jabe da. Horietako batean aurkitzen zen pinudia saltzea erabaki zen duela urte bete. Orain, 1,2 hektareako gune horretan, berriz ere birlandaketak egingo dira, basoaren biodibertsitatean lagungarriak diren zuhaitzak landatuz.

Birlandaketan haritza, urkia eta lizarra izango dira aukeratuko zuhaitzak. Lur-eremuren babesa eta lurzoruaren ezaugarriak hartuko dira kontuan udaberria aldera egingo den landaketa hau egiteko.