Albisteak

 

Orain arte 21 urtetan paella txapelketa antolatu duen Aittitta Txiki elkarteak, paella txapelketa antolatzeko ordezkoak eskatu ditu. Lehenengo eta bat ESKERRIK ASKO eman behar diogu lan pila bat eginez kuadrila askorentzako ekintza erreferentea bihurtu den paella txapelketa hainbeste urtetan antolatzeagatik.

Bestalde, bide berri honetan, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela gehitu nahi dugu.

Amaitzeko adierazi, aurtengo paella txapelketan parte hartzeko araudi berria dagoela;  eta izen emate eta ordainketa abuztuaren 15etik 30era egin beharko dela kultur etxean.

Behean daukazue aurtengo ARAUDIA eta IZEN EMATE ORRIA.


ARAUDIA

IZEN EMATE ORRIA