Albisteak

 

“Kobazulotik pixelera” izenarekin aurkeztu zen erakusketak, bere ateak itxi zituen urtarrilaren 7an. Abenduaren 1etik aurrera Lekeitioko Barandiaran aretora hurbildu zirenek, paleolitoaren ikuspegia teknika berri baten bidez gozatzeko aukera izan zuten. Guztira 1.593 pertsona hurbildu ziren aretora, horietatik 505 ikastetxeetatik.

Azken urteetan arkeologo eta espeleologoen lankidetzak, hainbat kobazulotan historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Horien artean, Ventalaperra, Santimamiñe eta, nola ez, orain dela gutxi aurkitutako Armintxe kobazuloak aurkitzen dira.

Erakusketa honen bidez koba hauek modu birtualean bisitatzea ahalbidetu da, murgiltze-sistema batez baliatuz. Begietan jarritako “okulo” batzuen bidez, garaiko bisita birtual bat egitea ahalbidetzen zen. Teknologia berri hau erabiliz, sormenarekin esperimentatzea bilatzen zuen ekimenak, Paleolitoko artearen adierazpen artistikoak gaur egunera hurbiltzen zituen bitartean.