Albisteak

 

Lekeitioko Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du eta erabateko irmotasunez gaitzesten ditu Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Une latz honetan, besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkie Frantziako estatuko herritarrei.

Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinisten du Lekeitioko Udalak. Zentzu horretan, Parisen gertatutako erasoaren erantzuna giza eskubideetan eta oinarrizko irizpide demokratikoetan oinarritu behar dela aldarrikatzen dugu.