Albisteak

 

 

    “Playa de Ondarzabal” itsasontziarenzako alternatibak bilatzen ari da Lekeitioko udala. Izan ere, gizkioi moduan, denboraren karga ondo nabari du honek ere. Dagoeneko, 47 urte dituen baporeak, bere atxakeak ere erakusten ditu aspaldidanik. Azkenengo urteetan, 2011 eta 2012 urteak barne, itsasontziari egotzitako aurrekontua berdin mantendu da, urteko 35.000 eurotan, ondarearen mantenua lehenesteko ahalegina egin nahi baitu Lekeitioko Udalak. Horrela, itsasontziaren mantenurako beharrezkoa zen interbentzioak egin zaizkio, horretarako teknikarien aholkuak jarraituz.

    Bi-hiru urtero, itsasontzia karrora igotzen da, errebisio bat egiteko. Aurten ere hori egitea zegoen aurreikusita. Baina, momentua heldu denean, azken urteetan itsasontziaren egoera eskasten joan denez, berez kubiertan dauzkan kalteei bitaren egoera gehitu zaio. Bita, proan ontzia lotzeko norai baten moduko zutoin bat da, goitik behera itsasontzia zeharkaten duen zutabe bat. Itsasontziaren enborrean lotzen da eta puntu horretan apurtzera heldu da.

    Horregatik, segurtasun irizpideei jarraituz, bisitak aldi baterako eteteko erabakia hartu da eta itsasontzia kateetara eraman da bitia dagoen egoeran egonda ekaitzen batek itsasontzia askatu eta portuan noraezean egotea eragingo baluke, sor ditzakeen kalteak izugarriak izango baitziren. Itsasontziaren konponketak kostu ekonomiko izugarria suposatzen du, eta udalak, berak bakarrik egoera horri aurre egitea oso zaila da.

    Egoera horren aurrean, beti ere ondarea mantentzea helburu izanik, hurrengo pausoak eman dira:

  • Instituzio eta erakundeekin jarri gara harremanetan lagapen hitzarmen bat sinatu eta hondarearen biziraupena ziurtatzeko. Tartean itsas museoak.
  • Garapen ekonomikoko udal batzordean komentatu da, proposamen desberdinak jasotzeko.
  • Ondare lan-taldearen baitan Ondarzabalen azpitalde bat sortu da, bere biziraupenerako ildo desberdinak lantzen ari dena, hurrengo bilera ostiral honetan dago.
  • Herritar batzuen ekarpenak jaso ditugu, diru iturri desberdinak garatzeko proposamenekin.

    Eta nola ez, udala zabalik dago herritar ororen proposamenei. Izan ere gure helburu nagusia "Playa de Ondarzabalen" biziraupen da eta ez hondoratzea. Baina, era berean, konsziente gara izugarrizko kostu ekonomikoa bakarrik asumitu behar izateak suposatu dezakeen gainkargaz.