Albisteak

 

Gaur, azaroak 25, Pleno Txiki egon da Lekeitioko Udaleko Pleno Aretoan. Eskola eta Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonista Osoko Bilkura sinboliko honetan. Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dala eta, ikasleek landutako adierazpena irakurri dute. Ondoren bozketara eraman dute eta aho batez onartua izan da. Lehenengo aldiz egin den ekintza da eta primeran irten du!!

Zorionak ikasle Eta irakasleei egindako lanagatik eta eskerrak eman beraien inplikazioagatik eta egun honetan parte hartzeagatik.