Albisteak

 

Emakumearen kontrako Indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, "Pleno Txiki" ekimena egingo da ostegunean Udaletxeko Pleno Aretoan 10:30etan.

Ekimena, Emakumea eta Berdintasun Batzordetik sortu zen pasa den urtean eta partehartzaileen aldetik izan zuen harrera ikusita berriro errepikatuko da aurten. Herriko Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean burutuko da. LH6ko gazteek osoko bilkura irudikatuko dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beraien konpromisoa azalduz. Ikasleek egingo dute alkate, zinegotzi eta Udaleko idazkari papera (%50 mutilak eta %50 neskak). Osoko Bilkura sinboliko honetan, azaroaren 25aren inguruan landu duten manifestua irakurri eta onartuko dute gazteek.