Albisteak

 

Premia bereziak dituzten umeei gainerako umeen eskubide berdinak aitortu behar zaizkie. Hori horrela, Lekeitioko Aisialdi Zerbitzuak, hauen beharrizanak asetuak egon daitezen, hezitzaile bat gehitu du lantaldera.  Aniztasuna irizpide moduan, perfil ezberdinetako gazte guztiei parte hartzeko aukera eman nahi dio Udal Aisialdi Zerbitzuak eta jendartearen integrazioa bideratzeko baliagarri izatea du jomuga.

Urrian martxan hasi zen udal aisialdi zerbitzua berriak izugarrizko arrakasta izan du. 2013-2014 ikasturtean udal aisialdi zerbitzuaren gaineko hausnarketa prozesuari esker, haur eta gazteen nahi eta beharrizanen arabera antolatutako aisialdi zerbitzua eskaintzen hasi gara eta badirudi haur eta gazteen partehartze hau, horren islada dela. Aurreikuspenak gainditu direnez,  hurrengo egunetan beste begirale bat gehituko da lantaldera.