Albisteak

 

Lekeitioko Udalak 2015eko uztailaren 2ko Osoko Bilkuran ondokoak onartu ditu: Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, Udal Batzordeak, Batzorde buruak eta  alkate eta alkate-ordearen dedikazioa eta liberazioak.

2015ko Udal hauteskundeetako emaitzen ondoren, Lekeitioko Udalak, atzoko Osoko Bilkuran,  Tokiko Gobernu Batzorde berria eratu zuen.

EAJ-PNVk osatutako Udal Gobernu berriak, opozisioko talde bakarrari (EHBilduri) Udal Gobernuan parte hartzera gonbidatu zion Osoko Bilkura egin baino egun batzuk arinago, “denon artean eta denon alde Lekeitio eraikitzeko”.

EHBilduk eskeintza eskertu zuen eta udaldian hasiko dira talde politiko bien arteko eztabaidak adostasun batera iristeko eta ondoren, horrela bada,Tokiko Gobernu Batzordean parte hartuko du.
Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzea eskeintzeaz gain, Udal Gobernu berriak Kultura eta Gazteria Batzordeen burutza izatea ere proposatu zion EHBilduri, alderdi bien artean alor hauetako programak adostuz. Hau honela, udaldia erabiliko dute adostasun batera heltzeko.

Ondoren, Lekeitioko Udalaren ohiko Osoko Bilkurak bi hilerik behin egitea erabaki zen, hileko lehen ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, eta hurrengo Batzorde informatiboak osatzea zehaztu zen:

  • Hirigintza Batzordea
  • Herri lanak,  Udal zerbitzu, Azpiegituren mantenimendu eta Ingurugiro Batzordea
  • Ogasuna, Ondarea eta Kontuak Batzordea
  • Udal Barne Antolamendu eta Langileak Batzordea
  • Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna
  • Emakumea/Berdintasuna  Batzordea
  • GizarteOngizateBatzordea

Batzorde honek bi azpibatzorde izango ditu:
- Migratzaileak Azpibatzordea
- Hirugarren Adina Azpibatzordea

  • Kirola Batzordea
  • Gazteria Batzordea
  • Herritarrekin harremanak eta Parte hartze Batzordea
  • Euskara Batzordea
  • Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gaztetxoen aisialdirako Batzordea
  • Jai Batzordea
  • Kultura Batzordea

Batzordeak, irailetik aurrera hasiko dira martxan. Lekeitioko Udalak herritarrak animatzen ditu hauetan parte hartzera.

Udalaren ordezkariak ere izendatu zituen: Lekeitioko Udalak ordezkaritza duen erakundeetan, udal erakunde autonomoetan eta sozietate publiko ezberdinetan izango diren ordezkariak.

Ondoren, alkate eta alkate-ordearen liberazioak eta dedikazioak onartu ziren. Alkatea eta alkate-ordea izango dira aurrerantzean udaletxean lanean.

Bizkaiko Foru Aldundiko 81/2015 Foru Dekretuak Bizkaiko korporazioetako kideek jaso dezaketen ordainsariak zehazten ditu,herrietako biztanle kopurua kontuan izanda. Eta nahiz eta Lekeitioko Udaleko liberatuentzako altuagoak izan,  Lekeitioko alkateak eta alkate-ordeak, orain arte beraien lanean izan duten soldata bera jasoko dutela onartu zen, ez gehiago ez gutxiago.

Erabaki bera hartu zuten aurreko legeladian alkate-ordearen soldata jartzerakoan, hau da,bere lanean kobratzen zuen kopuru bera ezartzea Lekeitioko Udalean egindako lanagatik.

81/2015 Foru Dekretuaren arabera, Lekeition, urtean, 60.378,32 euroko gehieneko muga dute ordainsarian liberatuek. Lekeitioko alkate eta alkate-ordeak, berriz, orainarte Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian goi mailako teknikari izan dituzten soldatak mantenduko dituzte, hau da,bakoitzaren lanpostuan izan duten soldata bera (soldata  gordina), alkateak, 44.387,22€ urtean, eta alkate ordeak, 48.221,48 € urtean.