Albisteak

 
Patxi Gabika, Kas taldeko txirrindularia eta Espainiako Vueltaren irabazlea, gaur zendu da, 76 urterekin, bihotzeko ebakuntza bat egiten ari zitzaizkion bitartean.
"Ispasterreko ilehoriak" Kasen korritu zuen 1961tik 197ra arte. Fagorreko txirrindularia ere izan zen, taldea desagertu eta Kasera itzuli zen arte, 1970an. 21 garaipen eskuratu zituen profesional mailan, tartean Giro, Volta, Dauphine eta Euskal Bizikletako etapak.
Bere garaipenarik handiena 1966ko Espainiako Vuelta izan zen, Bilbon amaiera izan zuena. Italiako Giroan zortzigarren geratu zen bi aldiz, eta Frantziako Tourra ere lehiatu zuen.